PRIBATUTASUN-POLITIKA

1- Informazio orokorra

Fundación Athletic Club Fundazioan konprometituta gaude pribatutasunaren babesarekin eta online (webgune honetan nahiz, hala badagokio, haren azpidomeinuetan, mikrositeetan edo aplikazio mugikorretan) nahiz offline eskuratu eta tratatzen ditugun datu pertsonalen erabilera egokiarekin.

Mesedez, zure datu pertsonalak eman aurretik irakurri arretaz politika hau, eta ziurtatu ulertu egin duzula eta ados zaudela. Gure pribatutasun-politikarekin ados ez bazaude, ez erabili webgune hau eta bertako zerbitzuak, eta ez eman zeure daturik. Webgune honetan sartzen bazara, edozein zerbitzu erabiltzen baduzu edo zure datuak online nahiz offline ematen badizkiguzu, gero azalduko ditugun asmoetarako zure datuak tratatzeko berariazko baimena (beharrezkoa denean) eman diguzula ulertuko dugu.

2- Nor da zure datuen tratamenduaren erantzulea?

Tratamenduaren erakunde-erantzulea: Fundación Athletic Club Fundazioa.
Posta-helbidea:Mazarredo zumarkalea 23, 48009 Bilbo
Telefonoa: 94 661 20 04
Helbide elektronikoa: clubathletic@fundacionathleticclub.eus

3- Nola eskuratu ditugu zure datuak?

Fundazioaren zaletua bazara, zuk zeuk eman dizkiguzu, offline edo online, zaletu edo bazkide gisa alta eman duzunean, zurekin harremana izateko.

Datuak webgune honen bidez eman badizkiguzu, hainbat eratan biltzen dugu informazioa: orrian sartzen zarenean, erabiltzaile gisa izena ematen duzunean, datu pertsonalak eskatzen dituen inprimakiren bat betetzen duzunean, gure aplikazio mugikorra deskargatzen duzunean, hirugarrenen zerbitzuen bidez (Facebook, Gloogle…) gure zerbitzuetan sartzen zarenean, gure dendan erosten duzunean edo sarrerak eskuratzen dituzunean, edota posta elektroniko bidez gurekin harremanetan jartzen zarenean.

Erabilera horiek, saioak eta lotutako informazioa tratatu edo erregistratzen dugu, geure kabuz nahiz hirugarrenen laguntzaz, bai eta «cookieak» eta beste jarraipen-teknologia batzuk erabiliz ere.

Zure datu pertsonalak ematen dizkiguzunean, bermatu egiten duzu datu horiek emateko ahalmena duzula eta emandako informazioa egiazkoa, doia eta eguneratua dela, ez dela konfidentziala, ez duela kontratubidezko mugaketarik hausten, eta ez duela hirugarrenen eskubiderik urratzen. Gainera, beste inoren izenean ez jarduteko konpromisoa hartzen duzu, webguneko zerbitzu eta edukietara sartzeko beraien erregistro-datuak erabiliz.

Zure datuak zuzen eta eguneratuta edukitzeko ardura duzu eta Fundación Athletic Club Fundazioak ez du inolako erantzukizunik onartuko, hala egiten ez baduzu.

Fundación Athletic Club Fundazioak tratatzen dituzten datu pertsonalak hirugarren iturrietatik ere etor daitezke, hala nola gizarte-, kultura- edo kirol-proiektuak jorratzeko hitzarmenak lotu ditugun erakundeetatik. Kasu horietan, honako datuak tratatuko ditugu: identifikaziorako datuak, ezaugarri pertsonalei lotutakoak, gizarte-egoerari buruzkoak eta baita babes bereziko datu pertsonalak ere.

3.1. Hirugarrenen datuak

Hirugarrenen datuei dagokienez, beraien pribatutasuna errespetatu behar duzu, eta kontu handiz ibili beraien datu pertsonalak argitaratzean. Hirugarrenen datuak ematen badizkiguzu, zure ardura da datuok jasotzeko eta guri jakinarazteko aurretiko baimena eskuratzea, eta zure ardura da, halaber, beraien datuak gure fitxategietan sartu ditugula jakinaraztea.

Hirugarrenen datuak baimen barik erabiliz gero, datuen babesari buruzko araudia ez ezik, hirugarren horien ohore-, intimitate- eta irudi-eskubideei lotutako araudia ere urra daiteke.

4- Zertarako tratatzen ditugu zure datuak?

Eman dizkiguzun datuak eta zurekiko harremanean sor daitezkeen gainerakoak era guztietako asmoetarako erabil ditzakegu, hala nola:

Fundazioaren zaletua edo laguntzailea bazara; edota gure gizarte-, kultura- edo kirol-jardueretakoren batean parte hartu baduzu, honako asmo hauetarako:

  • Zurekin harremana eta komunikazioa izateko.
  • Gure arteanegon daitekeen kontratuzko edo merkataritzako harremana kudeatzeko; gure ekitaldi, produktu eta zerbitzuei buruzko informazioa emateko; eta, hala bada, jarduera edo ekitaldi horietarako izen-ematea eta partaidetza kudeatzeko.
  • Sarbideak kontrolatzeko eta kirol-eremuetako indarkeriaren prebentzioari buruzko araudia betetzeko.

Gure webguneko (eta, hala badagokio, haren edozein azpidomeinutako, mikrositetako edo aplikazio mugikorretako) erabiltzaile hutsa bazara, honako hauek kudeatzeko erabiliko ditugu datuak: webgunearen bidez eskatzen dizkigun zerbitzuak eta eskaerak, eta beraien ondoriozko harremana (baita kontratu bidezkoa ere); eta parte hartzen duzun onlineko jardueretako eta ekitaldietako partaidetza.

Kasu batzuetan, nahitaezkoa da erregistroko datu batzuk ematea (edota erabiltzea, baldin eta bazkidea edo zaletua bazara eta dagokion aukera hautatzen baduzu erregistroko inprimakian) edota Facebookeko profileko datuak ematea bestela, baldin eta Facebook Connect erabiltzen baduzu erregistratzeko. Adibidez, zure datuak nahitaezkoak dira online erosteko, online zaletua izateko, harremanetarako, vip eremuan sartzeko, ikus-entzunezko edukiak bistaratu edo deskargatzeko…Izan ere, datu horiek ezinbestekoak dira atal honetan bertan gorago azaldu ditugun asmoetarako tratatzeko. Informazio hori eman ezean, ezin izango dizkizugu eskaturiko zerbitzuak eman.

5- Zenbat denboraz gordeko ditugu zure datuak?

Zuk kentzeko eskatu arte gordeko ditugu datu pertsonalak. Eta kentzeko eskatu eta gero ere mantentzeko aukera egongo da, bakar-bakarrik legezko betebeharrak betetzeko edota erreklamazioak egiteko edo erreklamazioen aurreko defentsa egiteko.

6- Zer legitimazio dugu zure datuak tratatzeko?

Kasu batzuetan (bazkidea bazara, sarrerak erosi badituzu edo gure online dendan zerbait erosi baduzu), bi alderdien arteko kontratuaren ondoriozko harremanak legitimatzen gaitu datuak tratatzera; beste kasu batzuetan zuk zeuk baimendu duzulako, adibidez webgunearen bidez eskaera egiten duzunean, erabiltzailea bazara edota zuzenean nahiz beste erakunde batzuekin ditugun hitzarmenen bidez jorratzen ditugun gizarte-, kultura- edo kirol-ekitaldietan parte hartzen baduzu. Baimen hori zalantza barik aitortzen diguzu webgunearen bidez edo offline datuak ematen dizkiguzunean. Izan ere, datuak ematea zure baimenaren zalantzarik gabeko egintza positiboa da. Dena dela, baimen hori edozein unetan erretiratu ahal duzu, asmo hori adierazten duen mezu elektronikoa bidaliz clubathletic@fundacionathleticclub.eus helbidera. Asmo horretarako datuak erretiratzeak ez du esan nahi, ordea, aurretik deskribatutako gainerako asmoetarako zure datuak tratatuko ez direnik.

Beste kasu batzuetan, legezko betebeharrak eman diezaguke datuak tratatzeko legitimazioa. Gerta daiteke, halaber, gurekin bazkide, zaletu, laguntzaile edo webguneko erabiltzaile gisa duzun harremanaren ondoriozko edota jorratzen ditugun gizarte-, kultura- edo kirol-jardueretan parte hartzearen ondoriozko interes egokiak legitimatzea, besteak beste kudeaketa- eta mantentze-helburuetarako.

Ildo beretik, bazkide, zaletu eta antolatzen ditugun gizarte-, kultura- edo kirol-jardueretako partaideentzako zozketak eta sustapenak antolatzea. Ekitaldi eta jardueretan argazkiak eta bideoak egiten ditugunean, Interneten eskegitzeko aukera egongo da: webgune honetan edota, hala badagokio, bereazpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorrean, Fundazioak sare sozialetan dituen profiletan nahiz youtuben, betiere ekitaldiaren berri emateko, dokumentatzeko eta haren argazki-memoria edo memoria bideografikoa osatzeko. Horiek horrela, zure irudia ager liteke publizitate-karteletan, liburuxketan, programetan eta Fundazioko paper-gauzetan.

Erabiltzailearen esperientzia hobetu edo garatzea ere bada zure datu pertsonalak tratatzeko helburua, edota gure zerbitzuak pertsonalizatu eta areago hobetzea, erabiltzaileen esperientziazailtasun komun edo pertsonaletara egokituz. Horretarako, eskura dugun informazioan oinarritutako profilak egiteko aukera dugu, baina ez dugu erabaki automatizaturik hartuko profil horietan oinarrituta.
Iritzi- edo gogobetetze-inkestak egiteko eta gure jarduera, produktu eta zerbitzuei buruzko informazioa bidaltzeko ere erabil ditzakegu datu pertsonalak (horren baitan sartuta 34/2002 Legearen, Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzkoaren, 21. artikuluaren ondorioetarako publizitate-jakinarazpenak eta ohar komertzialak). Fundazioaren erakunde laguntzaileenohar komertzialak eta publizitatea ere izan daitezke baina, kasu horretan, ez diegu zure datu pertsonalik jakinaraziko eta beti gure baliabideak erabiliz bidaliko dizkizugu.

Fundación Athletic Club Fundazioaren sare sozialetako profiletan egiten dituzun iruzkinak gure webgunean argitaratu ahal izango ditugu, bai eta iruzkin horiekin batera datorren argazkia ere.

Hasieran zure datuak jasotzeko asmoekin —zurekiko harremana eta komunikazioa kudeatzea eta gure arteko harremanari eustea— bat datoz aipaturiko guztiak baina, nolanahi ere, gure interes legitimoaren ondorioz sortzen diren asmo horietarako zure datuak ematea borondatezkoa izango da eta gure interes legitimoaren gainetik egongo dira beti zure interesak, eskubideak eta askatasunak. Horrenbestez, zure datuak kentzeko edo asmo horietarako tratatzeari uzteko eskatzen badiguzu (hori adierazten duen mezu elektronikoa igorriz clubathletic@fundacionathleticclub.eus helbidera, (azken horren kasuan museoaren erabiltzaileentzat soilik, eta haren inguruko datuak tratatzeari dagokionez), kendu egingo ditugu. Jakinarazten dizugu, ordea, datu horiek gordetzeko aukera izango dugula, egoki blokeatuta, soilik erreklamazioak egiteko edo erreklamazioen aurrean defendatzeko asmoarekin.

Domeinu jakin bateko datuak erretiratzeak ez du esan nahi ez direnik tratatuko deskribatu ditugun gainerako asmoetarako. Babes bereziko datu sentikorrak jakinarazi badizkiguzu, zure berariazko baimenak ematen digu halakoak erabiltzeko legitimazioa.Baimen hori zalantza barik aitortzen diguzu datuak ematen dizkiguzunean. Izan ere, datuak ematea zure baimenaren zalantzarik gabeko egintza positiboa da.Batzuetan, zure eskaerari erantzuteko nahitaezkoa da eskaturiko datuak ematea; ematen ez badituzu, ezin izango diogu eskaerari erantzun. Dena dela, baimen hori edozein unetan erretiratu ahal duzu, hori adierazten duen mezu elektronikoa bidaliz rgpd@athletic-club.eus helbidera. Asmo horretarako datuakerretiratzeak ez du esan nahi, ordea, zure datuak tratatuko ez ditugunik aurretik deskribatutako gainerako asmoetarako.

7- Zein hartzaileri jakinaraziko dizkiogu zure datuak?

Jakinarazten dizugu guri emandako datuak hirugarren erakundeei emateko aukera izango dugula, lagatzailearen eta hartzailearen eginkizun legitimoei lotutako asmoetarako erabiltzeko:

Fundazioak datuak nahitaez emateko betebeharra duen erakunde eta organismoei.
Banku-erakundeei, kobrantzak kudeatzeko.
Athletic Clubari, beraren jardueren inguruko informazioa bidal diezazun.
Jardueren edo ekitaldien esparruan egiten ditugun zozketak direla eta, epaimahaiari zozketako partaideei buruzko datuak emateko aukera dago, baina halakoetan ezizenak edo izen anonimoak emateko joera izaten dugu.

Jakinarazten dizugu gure jarduerarako zerbitzu osagarriak (ostatua, housinga, SaaS, urrutiko segurtasun-kopiak, informatika mantentzeko zerbitzuak, posta elektronikoaren kudeaketa, e-mailak bidali eta e-mail marketina egiteko…) ematen dizkiguten hornitzaile estatubatuarrak erabiltzen ditugunean, eta zure datu pertsonalak eskuratzeko aukera dutenean, AEBren eta EBren arteko Privacy Shield hitzarmenari atxikita dauden enpresak lehenesten ditugula; hau da, datuen babesaren alorrean EBn dauden pareko baldintzak erabiltzen dituzten enpresa estatubatuarrak aukeratzen ditugu. Nolanahi ere, datuak babesteko politika hau onartuz berariaz eta zalantzarik gabe onartzen duzu zure datuak enpresa horiei helaraztea, jakinik Europako Esparru Ekonomikotik kanpo dagoen herrialde baterako nazioarteko transferentzia egingo dugula. Hala, transferentzia hori egiteko zalantzarik gabeko baimena ematen duzu.

Gure zerbitzuek sare sozialen ezaugarri eta widget batzuk hartzen dituzte, hala nola «Facebookekiko konexioa», «Google bidezko saio-hasiera», Facebooken «atsegin dut» botoia, «partekatu» botoia eta sare sozialetan ohikoak diren beste programa interaktibo batzuk. Sare sozialetako ezaugarri horiek zure inguruko informazioa bil dezakete, hala nola IP helbidea eta gure webgunean bisitatzen ari zaren orria, eta cookie bat ezar dezakete egoki erabiltzeko. Sare sozialen ezaugarri horiek ez daude hirugarren batek ostatatuta, ezta zuzenean gure zerbitzuetan ere. Hirugarren horiekiko interakzioak erakunde horien politiken menpe daude, ez gure politiken menpe.

8- Zein dira zure eskubideak datuak ematen dizkiguzunean?

Eskuratzeko eskubidea: zure zer datu pertsonal tratatzen ditugun jakiteko eta horien kopia eskatzeko eskubidea duzu.

Zuzentzeko eskubidea: okerreko datuak zuzentzeko eta osorik ez daudenak osatzeko eska diezagukezu, horretarako adierazpen osagarri bat egin behar denean ere bai.

Ezerezteko eskubidea (ahazteko eskubidea):zure datu pertsonalak ezabatzeko eskatu ahal diguzu, baldin etaez badira beharrezkoak datuok bildu ziren asmoetarako, zure baimena kentzen baduzu, legez kanpo erabili badira edo legezko betebehar batek ezabatzea eskatzen badu.

Tratamendua mugatzeko eskubidea: zure datuen tratamendua mugatzeko eskatu ahal diguzu; halakoetan, erreklamazioak egiteko edo erreklamazioen aurrean babesteko baino ez ditugu erabiliko.

Datuak eramateko eskubidea: datuak itzultzeko (zuri edo nahi duzun hirugarrenari) eskatu ahal diguzu, formatu egituratu batean, erabilera arruntekoan eta irakurketa mekanikoa ahalbidetzen duenean.

Aurka egiteko eskubidea: zure datuen tratamenduari aurka egiteko eskubidea duzu, baldin eta arduradunaren interes legitimoan oinarrituta erabiltzen badira edo publizitate-asmoetarako erabiltzen badira.

Eskubide horiek guztiak erabiltzeko, idatzi eta sinatutako eskaera egin behar duzu, betiere NANaren fotokopia erantsita, pribatutasun-politika honetako 2. atalean adierazitako posta-helbidera edo helbide elektronikora. Zure datuak aldatuz gero, helbide horretan bertan jakinarazi behar duzu eta enpresak ez du inolako erantzukizunik onartuko hala egiten ez baduzu.

Eskaera horietako edozein jaso ondoren, 10 egunen buruan erantzungo dizugu, gehienez ere.

Datuak Babesteko Espainiako Bulegoaren aurrean erreklamatzeko eskubidea duzu. Erabil ditzakezun eskubideei buruzko argibide gehiago nahi baduzu eta eskubide horiek erabiltzeko inprimaki-ereduak eskatu nahi badituzu, Datuak Babesteko Espainiako Bulegoaren webgunera jo dezakezu: www.agpd.es.