LEGEZKO OHARRA

1- Informazio orokorra

Web-orri hau, eta web-orri honetan jasotako beste edozein web-orri, azpidomeinu eta azpiatal, FUNDACIÓN ATHLETIC CLUB FUNDAZIOAren jabetzakoa da, bere egoitza Bilboko (48009) Mazarredo etorbideko 23an duena; IFZ G-48/074.264 zenbakia du eta telefono zk. 94 661 20 04 da.

www.thinkingletrasyfutbol.com web-orria erabiltzean, edo honetan jasotzen diren beste edozein azpidomeinu, microsite edo azpiatal, ulertuko da zuk irakurri, ulertu eta onartu dituzula, mugarik eta erreserbarik gabe, Legezko Ohar honetan jasotako erabilera baldintzak, hala nola Pribatutasun Politika, web-orri honetan eskura dagoena eta hau berau irakurtzeko gomendioa espresuki luzatzen dizuguna; hau erabiltzeak espresuki adieraziko du Legezko Oharra eta Pribatutasun Politika onartzen dituzula, sartzerako unean argitaratuta dagoen bertsioa aintzat hartuz, web-orriaren zerbitzu zehatz batzuetan aplika daitezkeen baldintza espezifikoak ere onartuz, eta hauen onarpena ezinbesteko baldintza izango da aipatutako edukiei sarbide izateko.

Legezko Ohar honetan jasotzen diren baldintzekin ados ez bazaude, web-orri hau ez erabiltzea arren eskatzen dizugu, berau erabiltzeak, berriro diogu, testu honetan jasotzen diren Legezko Oharraren nahiz Pribatutasun Politikaren baldintzak onartzea esan nahi baitu.

Erabiltzailea izango da web-orrian sartzen den pertsona. Web-orrian eskaintzen ditugun zenbait zerbitzutan sartu ahal izateko, ERABILTZAILEARI galdetegi elektroniko bat betetzeko eskatuko zaio, benetako eta bidezko zenbat daturekin.

FUNDACIÓN ATHLETIC CLUB FUNDAZIOAk web-orri honetan jasotzen diren baldintzak aldatzeko eskubidea du, baita edukiak, informazioak eta abar zabaltzekoa ere, edozein unetan eta aurrez jakinarazi gabe, eta beraz, aldiro begiratzea gomendatzen du aldaketak egon diren edo ez egiaztatzeko.

Legezko Ohar hau, gure Pribatutasun Politika edo web-orri honen beste edozein erabilera baldintza, politika eta prozeduraren beste hizkuntzetarako itzulpena egiten badugu, eta gaztelerazko bertsioaren eta itzulitako bertsio batean artean desadostasunik egongo balitz, gaztelerazko bertsioa izango da gailenduko dena.

2- Merkataritza-komunikazioa eta publizitate-edukiak

FUNDACIÓN ATHLETIC CLUB FUNDAZIOAk hurrengoa jakinarazten die erabiltzaileei: Uztailaren 11ko 34/2002 Legeari jarraiki, Informazio Gizartea eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei dagokiona, Fundazioaren informazioa bidaliko zaie e-postaz, hauen produktu, zerbitzu, ekitaldi nahiz jarduerei buruz.

Publizitatea: Web-orriak publizitate-edukiak edota babestutakoak barne hartu ditzake. Iragarleak eta babesleak erantzule bakarrak dira web-orriari bidalitako edukiek legeek eta onarpenek diotena betetzen dutela, aplika daitekeen kasu bakoitzean. Web-orriaren jabea ez da erantzule izango publizitate-edukietan nahiz babestuetakoetan ager daitezkeen edozein akats, zehaztasunik eza edo irregulartasunez. Ez da erantzule izango ere publizitate-edukiek edo bestelako edukiek eragin ditzaketen kalteez web-orriaren erabiltzaile edo bisitarien sentsibilitateari.

3- Jabetza intelektuala eta industrialaren gaineko eskubideak

Web-orri hau osatzen duten eduki eta elementuen jabea, edo bertan jasotzen diren beste web-orri, azpidomeinu eta azpiatalen jabea FUNDACIÓN ATHLETIC CLUB FUNDAZIOA da; hortaz, hari dagokio jabetza intelektuala eta industriala, bereziki web-orriko letra kodeena, testuena, irudiena, diseinuarena, logoena, programa informatikoena, animazioena, datu baseena, markena, izen komertzialena edo ikurrena, irudiena eta gainerako elementu grafikoa edo soinudunena. Zerrenda hau ez da zerrenda itxia, adibide bat baizik eta elementu horiek behar bezala babestuta daude Espainiako araudiaren eta nazioarteko Jabetza Intelektual eta Industrialaren arabera.

Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du edukiak modu arduratsu eta egokian erabiltzeko, legearen, moralaren eta ordena publikoaren arabera. FUNDACIÓN ATHLETIC CLUB FUNDAZIOAk erabiltzaileari baimena ematen dio web-orrian dagoen informazioa ikusteko, baita erreprodukzioa pribatuak egiteko ere (deskargak eta sistema informatikoetan jasotzea soilik) betiere edukiak erabilera pertsonalerako soilik erabiltzen badira, edo kazetaritza helburuetarako.

Debekatuta dago, aurreko paragrafoan jasotako helburu horietatik kanpo, web-orriaren edukiak erabiltzea, hala nola banatzea, aldaketa edo lagatzea hirugarrenei, baita hauen erreprodukzio, eraldatze edo komunikazio publikoa egitea, edozein bitarteko edo teknologiaren bidez. Horretarako FUNDACIÓN ATHLETIC CLUB FUNDAZIOAren baimena beharko da, eta testu honen aurkako edozein jarduera jabetza industrial eta intelektualaren eskubideen urraketa gisa hartuko da.

Dena dela, baimentzen da www.thinkingletrasyfutbol.com erabiltzea, betiere bere osotasunean errespetatzen bada eta identifikatzen bada jatorrziko iturria FUNDACIÓN ATHLETIC CLUB FUNDAZIOAren web-orri hau dela. Debekatuta dago edozein erabilera partzial edo bere izaeraren aurkakoa egitea. FUNDACIÓN ATHLETIC CLUB FUNDAZIOAk bere eskubideen defentsan beharrezko diren legezko egintzak burutu ditzake.

4- Pasahitzak eta zona pribatua

Web-orrian eskaintzen diren zerbitzu batzuetan sartzeko pasahitz pertsonalak erabili behar badira, ERABILTZAILEAREN ardura izango da horiek jaso, erabili eta ondo zaintzea, eta debekatuta egongo da beste batzuei uztea, hala balitz ERABILTZAILEAREN erantzukizuna izango da eta berari egotziko zaizkio bai web-orriaren titularrari bai gainerako ERABILTZAILEEI eragindako kalteak. Pasahitza lapurtu edo galtzen bada, ERABILTZAILEAK ahalik eta azkarren jakinarazi beharko dio FUNDACIÓN ATHLETIC CLUB FUNDAZIOAri honek behar diren neurriak har ditzan, baina ERABILTZAILEAren erantzukizuna izango da berandu jakinarazi izanagatik bai ATHLETIC CLUBi bai gainerako ERABILTZAILEEI eragin diezazkiokeen kalteak.

FUNDACIÓN ATHLETIC CLUB FUNDAZIOA ez da inola ere erantzule izango da bai eraso baten ondorioz edo sistemara baimenik gabe sartu izanaren ondorioz, eta beraz ezarritako segurtasun neurriek detektatu ezin izan dituztenak, datu pertsonalekin izan daitezkeen gorabeherez, edo erregistratuta dagoen bezeroak pasahitzak edo datu pertsonalak jaso eta zaindu ez dituelako.

5- Segurtasuna

Web-orri honetan HTTPS (SSL) protokoloa darabilgu zerbitzaria eta erabiltzailearen artean komunikazio kanal seguru bat ezartzeko zure datu pertsonalak bidaltzen dituzunean. Zerbitzu hori zerbitzari seguru baten bitartez eskaintzeak zera dakar: erabiltzailearen ordenagailua eta aipatu zerbitzariaren arteko informazioa-trukearen konfidentzialtasuna bermatzea, bien artean konexio zifratua ezartzen baita 128 bits-eko gakoen bitartez, SSL protokoloa erabiliz, bidalitako informazioarako sarbidea hirugarrenei eragotziz.

6- Erantzukizuna

Orokorrak
FUNDACIÓN ATHLETIC CLUB FUNDAZIOAren interesa da web-orri hau ahalik eta eraginkorrena izatea eta sortu den helburua betetzea, baina ez du ardurarik web-orrian izan daitezkeen akats tipografiko, formal edo zenbakizkoetan, ezta bertan ematen den informazioaren zehaztasunean, eta funtzionamenduan izan ditzakeen disfuntzio edo anomaliez ere.

FUNDACIÓN ATHLETIC CLUB FUNDAZIOAk ez du bermatzen web-orriak eta zerbitzariak birusik ez izatea eta ez da erantzule web-orrian sartzeagatik eragindako kalteengatik edo bertan ezin sartzeagatik.

FUNDACIÓN ATHLETIC CLUB FUNDAZIOAk eskubidea gordetzen du web-orri honetan agertzen diren terminoak eta baldintzak aldatzeko, hala nola edukiak, informazioak eta abar zabaltzeko, edozein momentuan eta aldez aurretik jakinarazi gabe. Horrenbestez, arrazoizko maiztasunez kontsultatzea gomendatzen du, aldaketak egin diren egiaztatzearren. Zuk irakurri beharko dituzu Legezko Ohar eta web-orri honetan gehitu daitezkeen erabilera baldintza berriak. Aurkako kasuan, erabiltzeari eta sartzeari utzi beharko dio, FUNDACIÓN ATHLETIC CLUB FUNDAZIOAk uko egingo diola erantzukizun osoari, web-orriaren edukiei sarbidea bertan behera utzi eta bukatzeko eskubidea gordetzen duenez gero, bertatik eskaintzen dituen zerbitzuak barne hartuz.

Linkak eta hiperloturak
FUNDACIÓN ATHLETIC CLUB FUNDAZIOAk beste web-orrietarako linka edota sarbidea erraztu dezake, dela zure interesekoak izan daitezkeelako, dela gure web-orrien zerbitzu batzuk eskaintzeko beharrezkoak direlako, baina web-orri horiek ez daude gure kontrolpean inongo kasuan.

Link horien helburua izan daiteke internet bidez zuretzat interesgarriak izan daitezkeen baliabideen bilaketa erraztea; edota FUNDACIÓN ATHLETIC CLUB FUNDAZIOArena diren web-orrien hainbat zerbitzu kudeatzea, esaterako, FUNDACIÓN ATHLETIC CLUB FUNDAZIOAk sustatu edo kudeatutako ekitaldi eta jarduerentzako erregistroaren tramitazio, ordainketa eta fakturazioa.

Dena dela, web-orri horiek ez dira FUNDACIÓN ATHLETIC CLUB FUNDAZIOArenak, ez du bertako edukien azterketarik egiten eta beraz, ezin du horien erantzule izan, ezta bere kasuan eskainitako zerbitzuez, web-orri horietan agertu edo/eta eskuragai daudela, estekatutako web-orriaren funtzionamenduaz, egin dezaketen datuen erabileraz eta tratamenduaz, egin ditzakeen arau hausteaz edo horiek erabiltzeak edo bertan sartzeak eragin ditzakeen kalteez ere. Ez da inolako harremanik izango FUNDACIÓN ATHLETIC CLUB FUNDAZIOAn eta eduki edo gune horietako pertsona edo entitateekin.

Arren eskatzen dizugu web-orriari dagozkion legezko oharrak irakurtzea eta, bereziki, aipatu web-orrien pribatutasun politika hauetan zure datu pertsonalak sartu baino lehen, eta zalantzarik izatekotan, aholkatzen dizugu web-orri hauekin zuzenean harremanetan jartzea bere pribatutasun politiken gainean informazio gehiago jasotzearren.

Web-orri hau erabiltzean, pentsatzen dugu erabiltzaileak dokumentu hau arretaz irakurri duela, ulertu duela eta bertan ematen diren gomendioak jarraitu dituela. Erabiltzailea ez badago ados datuen babeserako politika honekin edo bertan ematen diren gomendioekin, mesedez, ez dezala gure web-orria erabili.

7- Jurisdikzioa eta eskumenak

Baldintza hauen interpretazioaren inguruko gatazkarik balego, eta web orri honen zerbitzuekin zerikusia duen edozein arazo aplikatu beharrezko jurisdikzio eta araudia Espainian indarrean dagoena izango da, eta eskumena duten Auzitegiak Bilbokoak izango dira.

Scroll Up