Azaroak 9

19:00h, BBK SALA

Six Dreams: Aritz Aduriz
(Muntaia berezia)

Six Dreams izenekoa Amazon Primeko serie dokumentala da. Media Pro etxeak ekoitzi du, eta urtebetez hainbat protagonistaren ibilbidea jarraitzen du, futbolaren alde gizatiarrena erakusteko asmoz. Bigarren denboraldian hainbat protagonista agertzen dira: mailaz igo berri den CEO bat, Maheta Molango, klub handi bateko gerentea, Clemente Villavede, entrenatzaile berezi bat, Paco López, eta hiru jokalari: Borja Iglesias, Santi Cazorla eta Aritz Aduriz. Justin Webster dokumental-zuzendari ospetsuak zuzendu du. Six Dreams lanak bi Emmy irabazi zituen lehenengo denboraldian.

This is Football Amazon Prime bidez emandako serie dokumentala da, John Carlin kazetariak sortu eta idatzia. Sei kapitulutan zehar, Carlinek erakusten du futbolak pertsonak batzeko boterea duela. Hamazortzi herrialdetan filmatutako produkzioa da, Delhi edo Ruandako kaleetatik Champions Leaguearen estadioetara. Lehenengo kapitulua aurkezten dugu hemen, Redención izenburua duena. “Rwandan Reds” jarraitzaile-taldearen istorioa kontatzen da. Liverpool klubaren ruandar jarraitzaileak ziren, genozidiotik bizirik irtendakoak, eta futbolari esker ametsak eta komunitate-izaera berreskuratu zituzten.

Azaroak 10

17:00h, SAN MAMES

This is Football

John Carlin kazetariak zuzendutako serie dokumentalaren lehenengo atalaren proiekzioa.

Ama espainiarra eta aita eskoziarra ditu. John Carlin Londresen jaio zen 1956an. Ingeles hizkuntza eta literatura ikasi zuen Oxfordeko Unibertsitatean, baina bere bokazio profesionala kazetaritzarekin lotuta egon da beti. 1981ean kazetari gisa hasi zen lanean Buenos Aires Herald egunkarian, eta, ordutik, hainbat herrialdetan aritu da korrespontsal moduan, hala nola Mexiko, El Salvador, Hegoafrika eta Estatu Batuetan, BBC, The Times eta The Independent komunikabideetarako. 1998 eta 2015 bitartean El País egunkarirako ere lan egin zuen. Hainbat liburu idatzi ditu, hala nola Heroica tierra cruel (2004), Los ángeles blancos (2004), Rafa (2011) -Rafa Nadalekin batera idatzia-, La tribu (2012) edota Crónicas de Islandia (2016). El factor humano (2008) lana oso saldua izan zen, hamabost herrialde baino gehiagotan argitaratu da, eta Clint Eastwood-ek zinemara eraman zuen, Invictus izenarekin. Bere kronikarik onenak Sol y Sangre (2020) edizioan jaso dira. Hainbat sari jaso ditu, horien artean Kazetaritza arloko Ortega y Gasset, British Press Award, Kazetaritza arloko Juan José Castillo, Kirolari aplikatutako Zientzien eta Arteen Sari Nazionala, eta Bancarella (Italia), urteko kirol libururik onenagatik. This is football serie dokumentala ere sortu du, sei kapituluz osatutako Amazon Primeko seriea.

Azaroak 10

19:00h, SAN MAMES

John Carlin eta
Ander Izagirreren
arteko elkarrizketa.

Ander Izagirre (Donostia, 1976) kazetaria eta idazlea da. Kazetaritza kronikari buruzko liburuak argitaratu ditu (Potosí, Groenlandia cruje, Regreso a Chernóbil, El siglo de Luis Ortiz Alfau…), eta futbola eta txirrindularitzarekin erlazionatutako beste batzuk ere (Mi abuela y diez más, Pirenaica, Plomo en los bolsillos). Hainbat sari jaso ditu, hala nola Prentsaren Europako Saria (Kolonbiako krimen militarrei buruzko erreportaje bati esker), Literaturako Euskadi saria (Potosí liburuagatik), edota Kirol Kazetaritzako Manua saria (Cuando las ciclistas cambiaron de marcha erreportajeagatik).

Azaroak 11

17:00h, SAN MAMES

The Fort

The Fort dokumentalaren emanaldia. Eskoziar ligako talde okerrenaren historia kontatzen da, eta jokalari zein zuzendariek kluba zelaian eta zelaitik kanpo bizirik mantentzeko egin zuten ahaleginarena.

Fort William leku euritsu eta hotza da. Bertako futbol-taldeak, Fort William Football Club izenekoak, Erresuma Batuko mendirik altuenaren itzalpean jokatzen du, eskoziar futbolaren bosgarren dibisioan, eta 474 egun daramatza garaipenik lortu gabe. Une horretan, 2018ko udan, BAFTA sarien irabazle den Alex Galeren kamera klubaren zirrikituetan barneratu zen BBCrako dokumental hori egiteko. Klubak joko-zelaian zein bertatik kanpo bizirauteko egindako ahalegina kontatzen da. Mota guztietako arazoak izan zituzten, kirol arlokoak, ekonomikoak, aldageletako gatazkak eta Claggan Oark estadio txikiko orein-kakak… izan ere, han beti egiten du euria, eta eguzkia ez da ia inoiz irteten.

Azaroak 11

19:00h, SAN MAMES

Howard’s Way

Howard’s Way dokumentalaren emanaldia. Howard Kendall entrenatzaileak Everton taldeak emandako urteei eta klub ingelesean utzitako legatuari buruzkoa da.

80ko hamarkadan, zoritxarrez jositako hamarkada baten ostean, Everton taldea Ingalaterrako talderik onena izatera heldu zen. 1984an FA Cup irabazi zuen, Manchester United umiliatu egin zuen 5-0ko emaitzarekin, Liverpool etxean zein kanpoan garaitu zuen, Europako Errekopa lortu zuen 1985ean, eta ligako trofeoa ere erraz lortu zuten, 84/85 eta 86/87 denboraldietako puntu-errekorrarekin. Talde horren liderra zen toffeen historiako managerrik onena, Howard Kendall. Athletic Club ere zuzendu zuen, eta athleticzale guztiek oso oroitzapen ona dute. Rob Slomanek zuzendutako dokumentalak garaipen urte haien historia jaso du. Artxiboko irudiak garai haietako izen ospetsu batzuen testigantzekin uztartu dira, hala nola Andy Gray, Peter Reid, Neville Southall, Graç edota Kevin Ratcliffe. Guztiek gogoratu dute Howard Kendall handiaren ibilbidea eta hark utzitako ondarea.

Amets Arzallus (Donibane Lohizune, 1983) kazetaria, idazlea, futbolaria eta bertsolaria da. Kanboko ikastolan ikasi eta gero, EHUko Leioako fakultatera joan zen, Informazio zientziak ikastera. Hainbat komunikabidetan lan egin du, hala nola Argia aldizkaria edota Euskadi Irratia. 2005, 2009 eta 2017ko bertsolari txapelketetan finalista izan zen, eta 2013an txapela lortu zuen. Txomin Txuecarekin batera Boliviako izpiak eta hizkiak (2006) idatzi zuen, eta Ibrahima Baldérekin batera Miñan (2019). Aurten hainbat hizkuntzatara itzuliko da.

Azaroak 12

19:00h, SAN MAMES

Amets Arzallus, Igor Elortza eta Karmele Jaioren arteko futbola eta kulturari buruzko solasaldia

Igor Elortza (Durango, 1975) idazle, musikari eta bertsolaria da. Topografia arloko ingeniaritza teknikoan tituluduna da, Euskal Kulturaren Transmisio arloko graduondoa dauka, eta Enpresa eta Instituzio mailako Komunikazio Zuzendaritzako masterra. Gaur egun Di-da komunikazio agentzian lan egiten du. Musika, antzerkia, gidoigintza… bere ibilbide artistikoa anitza eta emankorra da, eta, batez ere, gai sozialen inguruko pasio eta kontzientziazioak mugiarazten du. Wordker gisa definitzen du bere burua: berbagin, palabrador, parolétarien.

Bertsolari txapelketako finalista izan da 2001, 2005, 2009, 2013 eta 2017 urteetan, eta azken edizio horretan iragarri zuen txapelketak utziko zituela. Lau aldiz irabazi du Bizkaiko txapela: 2000, 2002, 2004 eta 2008an. Margolana gazte nobelaren egilea da (Galtzagorri Saria 2001) eta, Unai Iturriagarekin batera, Errautsak antzezlana ere egin zuen.

Kamele Jaiok (Vitoria-Gasteiz, 1970) Amaren eskuak (2008), Musika airean (2013) eta Aitaren etxea (2019) nobelak idatzi ditu; hiru kontakizun liburu, eta poesia liburu bat, Orain hilak ditugu (2015) idatzi ditu. Bere lanak hainbat hizkuntzatara itzuli dira eta hainbat sari jaso ditu, hala nola English Pen Award 2018an edo 111 Akademia 2006an eta 2009an. Duela gutxi Euskadi Literatura Saria jaso du, Aitaren etxea eleberriagatik.

Azaroak 13

19:00h, SAN MAMES

Futbola eta literaturari buruzko elkarrizketak, José Ignacio Carnero, Carlos Zanón eta Enrique Ballester idazleen artean.

José Ignacio Carnero (Bilbo, 1986) idazlea da, Deustuko Unibertsitatean Zuzenbide Ekonomikoan lizentziatua, eta gaur egun abokatu gisa lan egiten du Bartzelonan. Bidaia-kronika bat argitaratu du, La luz de Lisboa (Cuadernos Livingstone, 2016) eta ama nobela (Caballo de Troya, 2019), 2019ko libururik ospatuenetako bat. 2021eko urtarrilean bere nobela berria argitaratuko du, Hombres que caminan solos (Literatura Random House).

Carlos Zanónek (Barcelona, 1966) hainbat nobela idatzi ditu: Nadie ama a un hombre bueno (2008), Tarde, mal y nunca (2009), No llames a casa (2012), Yo fui Johnny Thunders (2014), Taxi (2017) eta Problemas de identidad (2019). Bere narratiba Estatu Batuetan, Alemanian, Frantzian, Holandan, Grezian eta Italian argitaratu da. Hainbat ipuin-bildumatan agertzen dira bere lanak, eta musika arloko liburuak ere egin ditu, baita abestien letrak idatzi ere, hala nola Loquillo y Trogloditas, Brighton 64, Pájaro, Chamizo, El Sobrino del Diablo eta Alicia Golpea artistentzat. Artikulu-egile eta kritikari musikal eta literarioa da egunkari, aldizkari eta kultur gehigarrietarako, hala nola La Vanguardia, Babelia, El Punt-Avui, El País, El Periódico, Time Out Barcelona, Rock de Lux eta Ruta 66, beste batzuen artean. 2017an BCNegra jaialdiaren komisario izendatu zuten, aurreko 12 edizioetan lider izandako Paco Camarasari txanda hartuta.

Enrique Ballester (Castelló, 1983) Mediterráneo egunkariko kazetaria eta El Periódico egunkariko artikulu-egilea da. 2019an azken horretara aldatu zuen Levante-EMVko futbol zutabea. Movistar kanaleko El día después saioan parte hartu izan du, baita RAC1 eta Líbero aldizkarian ere. Bere testuak hainbat komunikabidetan argitaratu dira, hala nola Letras Libres, Panenka, Diarios de Fútbol, Podium, Lletraferit edo Vanity Fair, beste batzuen artean. Bere zutabeen bilduma bat kaleratu berri du, “Otro libro de fútbol” izenarekin. Libros del K.O. argitaletxearekin ateratako hirugarren liburua da, Infrafútbol (2014) eta Barraca y tangana (2018) lanen ondoren.

Sebastian Kohanek zuzendutako argentinar dokumentala. Dante Panzeri kirol kazetari mitikoaren figura berreskuratzea da helburua, Dinámica de lo impesado liburuaren egilea, futbolaren munduan gehien aipatzen den liburuetako bat.

Azaroak 14

17:00h, SAN MAMES

Buscando a Panzeri

Buscando a Panzeri izeneko dokumental argentinarraren emanaldia. Kirol kazetari argentinarrari buruzkoa.

Artxiboko irudiak eta jokalarien testigantzak uztartuta, hala nola Robert Prosinečki, Slaven Bilić, Igor Štimac, Robert Jarni, Goran Vlaović edota Miroslav Blažević misterrarenak, Kroaziako Independentziaren Gerrari eta 98ko Mundialeko hirugarren postuari buruz hitz egiten da. Garaipen hark alaitasun apur bat eman zion gerrak suntsitutako herri bati, Jugoslavia osteko nazioaren futbol lorpenik handiena izan da.

Azaroak 14

19:00h, SAN MAMES

Vatreni

Vatreni dokumentalaren emanaldia. 98ko mundialeko kroaziar talde nazionalaren gorabeherak, Kroaziako gerra zibilaren eta independentziaren testuinguruan.

Scroll Up